miércoles, 29 de mayo de 2013

AZKEN ZEREGINA

DBHko 3. mailarako prestatu dudan formularioa Europako ingurune fisikoari buruzkoa da (Geografia), ikasleek egiteko oso praktika ona dela pentsatzen dut. Aldi berean azterketa moduan ere erabili ahal da (ordenagailuak erabiliko dituzte, eta nik, irakasleak, e-mailen bidez bidaliko diet)
Aldez aurretik gaiaren helburuak, edukiak, gaitasunak eta ebaluazio-irizpideak ere bidaliko dizkiet, ikasleek argi eta garbi izateko.

Formularioa:
https://docs.google.com/forms/d/1rl5T-oMewa3C2yDxkrQ5YrgbJ4SP74Y_e1mKAcZ7bOU/viewform
Xmind erabiliz:




Europako ingurune fisikoa

HELBURUAK
1. Europako ingurune fisikoaren ezaugarri bereizgarrien berri izatea: erliebea, urak, klimak
eta paisaiak.
2. Ezaugarri horiek gure bizimoduan zer-nolako eragina (positiboa nahiz negatiboa) duten
aztertzea.
3. Gizakiak ingurunearen abantailez baliatzeko eta inguruneak bizitzan sortzen dizkion
oztopoak gainditzeko zer mekanismo erabiltzen dituen aztertzea.
4. Zenbait motatako mapak eta klimagramak interpretatzea.
5. Ingurune fisikoarekin lotutako egungo arazo nagusiak aztertzea, eta arazo horietarako
konponbideak proposatzea.

EDUKIAK
KONTZEPTUAK Europako erliebea eta kostaldea.
Europako ibaiak eta aintzirak.
Europako klimak eta paisaiak.

PROZEDURAK,TREBETASUNAK ETA ABILEZIAK
 Mapa fisikoak interpretatzea.
Irudiak aztertzea.
Mapa topografiko baten alderdi fisikoak interpretatzea.
Mapa litologiko bat interpretatzea.
Profil topografiko bat aztertzea.
Zenbait kasu aztertzea.

JARRERAK
Lurreko ingurune fisikoa ezagutzeko jakin-mina izatea, Europako ingurune fisikoa, batez ere.
Ingurunea balioestea, gure bizitzaren oinarria baita.
Natura balioestea, kontserbatu beharreko ondarea baita.
Ingurumenaren arazo handiekiko kezka izatea eta konponbideetan parte-hartze aktiboa
  izatea.


 LANDUKO DIREN GAITASUNAK
GAITASUN OROKORRAK
Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
• Ingurune fisikoarekin loturiko lexiko espezifikoa
erabiltzea.
• Gaiaren oinarrizko ideiak bilatzea, eta informazioa interpretatzea eta antolatzea.
• Idatzizko eta ahozko erantzunak egitea.
• Gaian landutako kontzeptuei eta ideiei buruzko
benetako adibideak jartzea.
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
• Mapak, grafikoak eta irudiak informazioa lortzeko erabiltzea.
• Interneten informazioa bilatzea.
• Prentsa-albisteak irakurtzea.
Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
• Akuiferoen gehiegizko ustiaketari buruz iritzia
ematea, ikasliburuko informazioan oinarrituta.
• Ur-eskasia dagoenean hartzen diren neurriei buruz iritzia ematea, nork bere iritzia arrazoituz eta bestelako iritziak dituztenekin eztabaidatuz



GAITASUN ESPEZIFIKOAK
Gaitasun espaziala
• Gure kontinentearen ezaugarri fisiko nagusiak zein diren jakitea.
• Koordenatu geografikoak erabiltzea, lekuak
kokatzeko.
• Paisaia naturalak behatzea eta deskribatzea.
• Mapa fisikoak, litologikoak eta klimatikoak
interpretatzea.
• Mapa topografikoak interpretatzea eta espazioan mugitzeko erabiltzea.
Gizarte-pentsamendua
• Europako ezaugarri fisikoak sailkatzea: erliebea, formen arabera; ibaiak, isurialdeen arabera.
• Ezaugarri fisiko batek (erliebeari, urei, klimei edo paisaiei loturikoa) pertsonen bizimodua errazten edo mugatzen duen erabakitzea.
• Pertsonak ingurune fisikoaren alderdi mugatzaileak nola saiatzen diren gainditzen aztertzea.
• Gizakiaren esku-hartze horrek ingurunean izango dituen ondorioak ebaluatzea.
• Akuiferoak gehiegi ustiatzearen ondorioak
zerrendatzea.
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK
1. Europako esparru geografikoaren ezaugarri geografikoak deskribatzea, komunak zein desberdinak direnak, eta ekonomia-jarduerako gune nagusiek eta komunikazio-ardatz handiek espazioaren antolatzaile gisa duten funtzioa azaltzea, bai eta haien kokapenak eskualdeen arteko kontrastean duen eragina ere.
2. Zenbait iturri erabiltzea (grafikoak, krokisak, gaikako mapak, datu-baseak, irudiak, iturri idatziak), gizarteko gertaerei buruzko informazioa lortzeko, erlazionatzeko eta prozesatzeko, eta ondorioak ondo antolatuta eta ulertzeko moduan adieraztea, informazioaren eta komunikazioaren teknologien aukerak erabiliz.
3. Hainbat iturritatik lortutako informazioa zehaztasunez erabiltzea eta iritzi arrazoituak azaltzea, ikaslearen bizitzarekin loturiko gaurkotasunezko gaiei buruzko eztabaidetan parte hartzean, solidaritate-jarrerak adieraziz.



lunes, 13 de mayo de 2013

1. zeregina

1. ZEREGINA

BILBOKO GUDA ZIBILA (1937)
 Bilboko gudua 1937koGerra Zibilean izen bereko hiriburuan eginiko gudua izan zen.

 
Bilbo zen Errepublikakako gobernuak emandako autonomia-erkidegoaren hiriburua, eta bertan zuen lehendabiziko Euzko Jaurlaritzak bere egoitza. Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako herrialdeek autonomia lortu zutenerako, 1936ko uztailaren 17 eta 18ko altxamendua hasia zen dagoeneko.
1936ko irailean Eusko Jaurlaritzak Euzko Gudarostea sortu eta Errepublikaren alde borrokatzen ari ziren ideologia ezberdinetako batailoiak batu zituen. Horrela, Bizkaia eta mendebaldeko Gipuzkoa defenditu zituen gudarosteak, Molak zuzendutako Tertzio Karlisten aurka.
Gudariek zazpi hilabetez etsaiari tinko egin zioten aurre, baina 1937ko udaberriaren hasieran, altxatutakoek Madril konkistatzeko asmoa utzi eta Bilbo bereganatzea bilakatu zen helburu nagusia. Saibigainen, Intxortetan, Bermeon eta Solluben garaitu ondoren, faxistek Bilbo setiatu zuten. Mendebaldeko Bizkaia baino ez zitzaien geratu errepublikarrei.
 

Hona hemen gai honi buruzko informazioa:
 eu.wikipedia.org/wiki/Bilboko_gudua
 https://eu.wikipedia.org/wiki/Espainiako_Gerra_Zibila_Euskal_Herrian
 assaikastola.wikispaces.com/file/view/asier+eta+iker+lana.pdf

Hona hemen bideoak:






 
Sites:

Informazio gehiago liburuen bidez
Beste liburu bat



Gaiari buruzko argazkiak:
http://www.google.es/imgres?safe=active&client=firefox-a&sa=X&rls=org.mozilla:es-ES:official&channel=np&biw=800&bih=377&tbm=isch&tbnid=zzTv-5zD7dBQ3M:&imgrefurl=http://bilbokobranka.info/%3Fp%3D22771&docid=5EHboPuAiRRMdM&imgurl=http://bilbokobranka.info/wp-content/uploads/2012/06/Memoria-Abusu.jpg&w=619&h=283&ei=z8yQUbqTNsG2O73qgMgK&zoom=1&ved=1t:3588,r:3,s:0,i:93&iact=rc&dur=1175&page=1&tbnh=152&tbnw=332&start=0&ndsp=6&tx=215&ty=82