DBHko 3. mailarako prestatu dudan formularioa Europako ingurune fisikoari buruzkoa da (Geografia), ikasleek egiteko oso praktika ona dela pentsatzen dut. Aldi berean azterketa moduan ere erabili ahal da (ordenagailuak erabiliko dituzte, eta nik, irakasleak, e-mailen bidez bidaliko diet)
Aldez aurretik gaiaren helburuak, edukiak, gaitasunak eta ebaluazio-irizpideak ere bidaliko dizkiet, ikasleek argi eta garbi izateko.
Formularioa:
https://docs.google.com/forms/d/1rl5T-oMewa3C2yDxkrQ5YrgbJ4SP74Y_e1mKAcZ7bOU/viewform
Europako
ingurune fisikoa
HELBURUAK
1. Europako ingurune fisikoaren
ezaugarri bereizgarrien berri izatea: erliebea, urak, klimak
eta paisaiak.
2. Ezaugarri horiek gure bizimoduan
zer-nolako eragina (positiboa nahiz negatiboa) duten
aztertzea.
3. Gizakiak ingurunearen abantailez
baliatzeko eta inguruneak bizitzan sortzen dizkion
oztopoak gainditzeko zer mekanismo erabiltzen dituen
aztertzea.
4. Zenbait
motatako mapak eta klimagramak interpretatzea.
5. Ingurune fisikoarekin lotutako
egungo arazo nagusiak aztertzea, eta arazo horietarako
konponbideak
proposatzea.
EDUKIAK
KONTZEPTUAK •
Europako erliebea eta kostaldea.
• Europako ibaiak eta aintzirak.
• Europako klimak eta paisaiak.
PROZEDURAK,TREBETASUNAK ETA ABILEZIAK
• Mapa fisikoak interpretatzea.
• Irudiak aztertzea.
• Mapa topografiko baten alderdi fisikoak
interpretatzea.
• Mapa litologiko bat
interpretatzea.
• Profil topografiko bat aztertzea.
• Zenbait kasu aztertzea.
JARRERAK
• Lurreko ingurune fisikoa ezagutzeko jakin-mina izatea,
Europako
ingurune fisikoa, batez ere.
• Ingurunea balioestea, gure
bizitzaren oinarria baita.
• Natura balioestea, kontserbatu
beharreko ondarea baita.
• Ingurumenaren arazo handiekiko
kezka izatea eta konponbideetan parte-hartze aktiboa
izatea.
LANDUKO DIREN GAITASUNAK
GAITASUN OROKORRAK
Hizkuntza-komunikaziorako
gaitasuna
• Ingurune fisikoarekin loturiko
lexiko espezifikoa
erabiltzea.
• Gaiaren oinarrizko ideiak
bilatzea, eta informazioa interpretatzea eta antolatzea.
• Idatzizko eta ahozko
erantzunak egitea.
• Gaian landutako kontzeptuei
eta ideiei buruzko
benetako adibideak jartzea.
Informazioa tratatzeko eta
teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
• Mapak, grafikoak eta irudiak
informazioa lortzeko erabiltzea.
• Interneten informazioa
bilatzea.
• Prentsa-albisteak irakurtzea.
Norberaren autonomiarako eta
ekimenerako gaitasuna
• Akuiferoen gehiegizko
ustiaketari buruz iritzia
ematea, ikasliburuko
informazioan oinarrituta.
• Ur-eskasia dagoenean hartzen
diren neurriei buruz iritzia ematea, nork bere iritzia arrazoituz eta bestelako
iritziak dituztenekin eztabaidatuz
|
GAITASUN ESPEZIFIKOAK
Gaitasun espaziala
• Gure kontinentearen ezaugarri fisiko nagusiak zein diren jakitea.
• Koordenatu geografikoak
erabiltzea, lekuak
kokatzeko.
• Paisaia naturalak behatzea eta
deskribatzea.
• Mapa fisikoak, litologikoak
eta klimatikoak
interpretatzea.
• Mapa topografikoak
interpretatzea eta espazioan mugitzeko erabiltzea.
Gizarte-pentsamendua
• Europako ezaugarri fisikoak sailkatzea: erliebea,
formen arabera; ibaiak, isurialdeen arabera.
• Ezaugarri fisiko batek
(erliebeari, urei, klimei edo paisaiei loturikoa) pertsonen bizimodua
errazten edo mugatzen duen erabakitzea.
• Pertsonak ingurune fisikoaren
alderdi mugatzaileak nola saiatzen diren gainditzen aztertzea.
• Gizakiaren esku-hartze horrek
ingurunean izango dituen ondorioak ebaluatzea.
• Akuiferoak gehiegi
ustiatzearen ondorioak
zerrendatzea.
|
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK
1. Europako esparru
geografikoaren ezaugarri geografikoak deskribatzea, komunak zein desberdinak
direnak, eta ekonomia-jarduerako gune nagusiek eta komunikazio-ardatz handiek
espazioaren antolatzaile gisa duten funtzioa azaltzea, bai eta haien kokapenak
eskualdeen arteko kontrastean duen eragina ere.
2. Zenbait iturri erabiltzea
(grafikoak, krokisak, gaikako mapak, datu-baseak, irudiak, iturri idatziak),
gizarteko gertaerei buruzko informazioa lortzeko, erlazionatzeko eta prozesatzeko,
eta ondorioak ondo antolatuta eta ulertzeko moduan adieraztea, informazioaren eta
komunikazioaren teknologien aukerak erabiliz.
3. Hainbat iturritatik lortutako
informazioa zehaztasunez erabiltzea eta iritzi arrazoituak azaltzea, ikaslearen
bizitzarekin loturiko gaurkotasunezko gaiei buruzko eztabaidetan parte hartzean,
solidaritate-jarrerak adieraziz.